Nolakoa da gure ura?

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 4a, 01:00

Hernaniko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikaste­txe guztiek Eskolako Agenda 21 programa martxan jarri dute aurten ere. Seigarren urtea da aurtengoa programa jarraitzen dela eta urtero  egin bezala, helburua da eskolak ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea, partehartzea bultzatuz.
Urte hauetan zehar gai ezberdinak landu izan dituzte, hala nola, hondakinak, mugikortasuna, eta hondakinak eta kontsumoa. Aurten berriz, ura izango dute aztergai. Guztira 1.136 ikaslek hartuko dute parte.

Ikasturte bukaeran
proposamenak Udalari

Ikastetxeek herri mailako partaidetza bultzatu nahi dute eta asmo horrekin, ikasleak ekin­tza batzuk egiten ari dira ikastetxeetan eta baita ikastetxeetatik kanpo ere. Ondoren, lortutako emaitzekin, norberak bere egunerokotasunean betebeharreko konpromisoak har­tzeaz gain, ikusitako gabeziak konpon­tzeko proposa­me­nak luzatuko dizkiote Uda­lari. Ikastur­te bukaeran izango da eta Alkatea izango da bertan.

Marrazkiak, galdeketak eta behaketak
Adinaren arabera, ekintza ez­ber­dinak dituzte ikasleek. Txikienak, Haur Hezkun­tzakoak, Ttantto gure laguna fi­txaren bidez, uraren bidea margotu eta hormirudiak osatuko dituzte. Lehenengo ziklokoek Ttantto gure etxean gurasoekin bete­tzeko galdeketa dute eta eskualdean urak egiten duen bidea ikasiko dute.
Bigarren ziklokoak herriko iturrien behaketan ariko dira eta hirugarrenekoak Herna­nia­­rren iritzia ezagu­tzeko galdeketa egin eta eguneroko ekintza ezberdinek eragiten duten kontsumoa aztertuko du­te. Aldi berean, herriko erre­ka bat aztertuko dute, urak harriengan egiten duen higadura lana eta uraren erabilera eta kontsumoa aztertuko di­tuz­te udalerriko datu errealekin.

Bost irteera

Irteerak ere egingo dituzte. Ho­nakoak aurreikusten dira: Añarbeko Edateko Uren Araz­­­­tegira, bertara LH 6. mailako ikasle guztiak joango dira; Gipuzkoako urtegi ba­ten bisita; Gipuzkoako Hon­dakin Uren Araztegi ba­tetara bisita;    Andoainen da­goen Leitzaran Bisitarien Etxea; Zentro honek bi atal ditu, uraren interpretazio zentroa batetik eta arran­tza eskola bestetik; eta Urumea ibai ertzen behaketa ibilaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!