Atez Atekoaren aldeko agerraldi irekia egingo da gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 6a, 01:00

hernaniko herritar bo­lun­tario batek antolatuta, agerraldi irekia egingo da gaur Atez Ateko bilketari aukera bat emateko eskatuz. Oinarri hartu duten ideia honakoa da: Eman aukera Atez Atekoari, proba dezagun lasai. Beraien esanetan, agerraldiarekin eskatu nahi da herrian dagoen tentsioa baretzea, edozein aldaketari diogun beldurra alde batera uztea eta herritar arduratsu bezala jokatzea.

Ideiarekin bat egiten duten herritar guztiak gonbidatuta
Agerraldia 13:00etan izango da, Tilosetan. Aurrez aipa­tutako ideiarekin bat egiten duten herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daudela azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!