Kronikaren 10garren urteurrena dela eta, martxoaren 12an, ostirala, Esne Beltza taldea eta bertsolariak izango dira Larre-Gain sagardotegian, 20:00etatik aurrera. Esne Zopak lan berriaz gozatzeko aukera izango da afari ederraren bueltan. Eta giroa gehiago berotzen lagunduko duten bertsolariak berriz honakoak izango dira: Unai Agirre, Xabier Legarreta eta Iñaki Zelaia. Sarrerak salgai daude 35 euroan, Larre-Gain, Aralar, Kixkal, Oindi eta Kronikan.