Hernaniko Udalak, Anitzak Ekimenarekin batera, aniztasunaz eta elkarkidetzaz hausnartzeko sentsibilizazio-jardunaldiak antolatu ditu. Gaur eta bihar izango dira, 18:30etan, Biterin.
Gaurko egitaraua honakoa da: 18:30etan, Jardunaldiaren irekiera: Horrelakoak gara, Usoa Barrutiabengoa, Udaleko Politika Sozialeko zinegotziarekin. 18:45etan, Hernanin egindako diagnosiaren datuen aurkezpena egingo da eta Aniztasun, Elkartasun eta Migrazioei buruzko mahai ingurua. Hizlariak izango dira: Pedro Albite UPV/EHUko irakaslea eta Anitzak Ekimeneko kidea; Amaia Nicholson Antropologoa eta internazionalista; eta Damian Pedrosa Filosofiako irakaslea eta idazlea. Koordinazioaz Amaia Benito Anitzak Ekimeneko teknikaria arduratuko da. Ondoren, 19:45etan, eztabaidarako aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!