Urteko batzarrak jende ugari bildu zuen

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 3a, 01:00

Joan den asteazkenean, urteko batzarra egin zen Goiz Eguzki jubilatu etxean eta jende ugari bildu zen bertan. Gobindatu gisa izan ziren agintariak, tartean, Marian Beitialarrangoitia alkatea, eta Francisco Goya presidenteak zuzendu zuen batzarra. 2009ko memoria irakurri eta aurtengo urterako sartu diren ekintza eta proiektu berriak azaldu zituen. Amaitzeko, 2009ko balantzea onartu zen. Datuen artean nabarmendu behar da, 2009ko urtea bukatzean, bazkide aktibo kopurua 1.719koa zela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!