Igandean atxilotutakoak Parisen daude, inkomunikatuta, epailearen aurretik noiz pasako zain

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 3a, 01:00

Igandean Normandian atxilotu zituzten hiru pertsonak (Beinat Aginagalde hernaniarra, Ibon Gojeaskoetxea eta Jose Lorenzo Aiestaran) Parisera eraman zituzten atzo. SDAT Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaren egoi­tzan daude, eta han izango dituzte epailearen aurrera eramaten dituzten arte. Inkomunikatuta daude, eta ez dago haien berririk. Epailearen aurretik beranduenez, bihar pasako direla espero da. Bitartean, igandetik egunero egin bezala, gaur ere manifestazioa egingo da Hernanin, 20:00etan Plazatik abiatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!