Literaturari buruz hizketan aritzeko modua jarri nahi du Udal Liburutegiak, eta horretarako, bi liburu aztertuko dituzte hilabete honetan. Gaur, Primavera sombría liburuari buruz ariko dira. Unica Zürn idazlearen liburua da, eta berriketaldia gaztelaniaz izango da. Gaur, 19:30etan. Datorren astean, martxoaren 16an, Koldo Izagirreren liburu bati buruz ariko dira, euskeraz: Sua nahi, Mr. Churchill?. 19:30etan, baita ere.