Emakumeen Eguna astelehenean izango da, martxoak 8, eta horren harira, Bertsotrans jaia antolatu dute ostiralean, Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak. Emakumeen eta Trans guztien izatea aldarrikatzeko jaia izango da.
Ez dira faltako ikuskizuna eta bertsoa, eta guztia Iparragirre sagardotegiko afariaren bueltan. Joan nahi izanez gero, gaur mugitu beharra dago, txartelak erosteko azken eguna baita. Tripontzi eta Zumitza tabernetan daude salgai, 29,50 euroan.
Autobusa 19:30etan
Jaia ilunabarreko 20:00etan hasiko da Iparragirre sagardotegian, eta hara joateko, autobusa jarri dute 19:30etan, Urbieta kaletik aterata. Aipatu bezala, afariaz gain, ikuskizuna eta bertsoak izango dira. King Kong Neska izango da ikusgai, Josune Montonek antzeztuta. Bertsotan berriz, Maialen Lujanbio, Estitxu Eizagirre, Aitor Mendiluze eta Uxue Alberdi ariko dira. Eta gai jartzaile Eñaut Agirre ariko da.