Martxoan sartu berri, lau hilabete baino gutxiago geratzen dira San Joanetarako, eta urtero garai honetan ohikoa izaten den bezala, Udalean hasiak dira pausoak ematen jaiei begira. Hain zuzen ere, San Joanetako kartel lehiaketa martxan da. Nahi duten guztiek hartu dezakete parte eta apirilaren 15era arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Kartel irabazleak aurtengo San Joan jaiak iragarriko ditu eta egileak 600 euro jasoko ditu bere lanagatik. Sari bakarra izango da.
Datorren asteazkenean San Joanak prestatzen
hasteko bilera, Biterin
San Joan jaietako koordinazio batzordea ere hasia da jaiak prestatzeko lanean eta bilerarako dei egin du martxoaren 10ean, datorren asteazkena. Biterin izango da 19:00etan. Batzordeak jakinarazi duenez, ekintzen proposamenak jasotzeaz gain, jaien inguruan herritarrek duten iritzia edota proposamen orokorrak jaso nahi ditu. Azpimarratu dutenez, azken helburua parte-hartzea haunditzea eta hernaniar guztientzako festak antolatzea delako.
LEHIAKETAREN OINARRI ETA ARAUAK:
1.- Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute.
2.- Lanek 32cm-ko zabalera x 48cm-ko altuera izango dute; ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian, aurkeztea, kolore guztitan eta edozein modalitate artistikotan.
3.- Kartelak ´San Joan Jaiak. Hernani 2010` goiburua eraman behar du.
4.- Lehiakideak izango dira erantzule jabetza intelektualaren ondorioetarako aurkeztu dituzten obrenak, baita aurkez litekeen edozein erreklamazioren aurrean ere, imajina eskubideak barne.
5.- Entregatzeko epea 2010eko apirilaren 15ean bukatuko da. Biteri kultur etxean aurkeztuko dira 18:00etatik 20:00ak bitarte, sinadurarik gabe eta kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta telefonoa jarrita.
6.- Kartela 2010eko maiatzaren 7a baino lehen hautatuko da. Hautaketa San Joan Jai Batzordean egingo da eta ondoren Kultura batzordeak berretsi beharko du.
7.- Sari bakarra 600 eurokoa izango da.
8.- Saritutako obra Udalaren jabetzan geldituko da.
9.- Beharrezkoa da 2010eko maiatzaren 26a baino lehen obra hauek erretiratzea, data horretarako erretiratu ezean, Udalaren eskuetara pasako dira.
10.- Erabakia apelaezina
izango da.
11.- Lehiaketan partaide izateak, oinarri hauen osoko onarpena eskatzen du.