Joan den asteburuan hondakinen kudeaketari buruzko herri galdeketa egin zen Usurbilen eta %70,23ko parte hartzetik (3.452 pertsona) %56,23k Atez Ateko sistemaren alde egin du (1.927k). Bozkatzeko aukeren artean, bost kontenedoreko sistema ere bazegoen eta aukera horrek %42,95 boto lortu ditu, hau da, 1.472k bozkatu dute horren alde. Lau kontenedoretako sistemara itzultzeak, berriz, 26 boto jaso ditu (%0,76). Boto zuriak bi izan dira eta baliogabeak 25.
Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea oso pozik agertu zen atzo lortutako emaitzekin eta azaldu zuen Usurbilgo zilegitasunak eztabaida Gipuzkoa osora zabaltzeko eskatzen duela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!