Igandean atxilotutakoek inkomunikatuta jarraitzen dute eta mobilizazioak izango dira egunero

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 2a, 01:00

Frantziako poliziak hiru per­tsona atxilotu zituen igandean, Nor­­mandian; tartean Beinat Aginagalde hernaniarra. Hirurek inkomunikatuta jarraitzen dute, Parisera gaur eraman ditzaketela uste da. Inkomunika­zioak iraun bitartean, Her­na­nin egunero mobilizazioak egiten ari dira, Gudarien pla­za­tik 20:00e­tan abiatuta. Atzo ere jende ugari bildu zen manifestazioan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!