Neguko merkealdia bukatzear da eta urtero egin bezala, Stock Azoka antolatu dute Berriak elkarteko merkatariek, azken egunerako. Larunbatean izango da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte, Atsegindegin.
14 postu eta denetariko
produktuak
Guztira 14 postu jarriko dituzte eta produktuak denetarikoak izango dira: heldu eta umeentzako arropa, osagarriak, liburu-dendako produktuak... Neguko produktuak erosteko azken aukera izango da.
Gainera, gurasoek lasai saltseatzeko aukera izango dute, haurrentzako tailerrak izango baitira. Goizean 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 16:30etatik 19:00etara.