Datorren asteburuan jokatuko dute finala, Zornotzan. Xabi Santxok eta Eneko Aizpitartek ez zuten lortu finalera pasatzea.
Aitor Gorrotxategi eta Paul Ojuel Euskal Herriko finalean ariko dira, datorren astean Zornotzan. Larunbatean Ollo eta Etxeberriari irabazi zieten, 22-21, ikaragarri jokatu behar izan eta gero. Lehen ere bikote horren kontra galduta zeuden hernaniarrak, eta atzo arrunt kontzentratuta atera ziren frontoira.
Ahaleginak nabarmendu zen; Gorrotxategik eta Ojuelek, biek jokatu zuten partidu ederra, eta lortu dute finalera pasatzea, txapelketarik gogorrenetako batean.
Datorren asteburuan da finala, eta oraindik ez dakite zein izango dituzten kontrario. Partidua telebistaz botako du ETBk.
Santxok eta Aizpitartek galdu egin zuten
Xabi Santxok eta Eneko Aizpitartek ere Euskal Herriko final erdia zuten, jubeniletan, eta galdu egin zuten. Aurrean bikote haundia zuten: Urbieta II-Zinkunegi, eta
22-11 galdu zuten. Finalera pasa gabe geratu dira, baina txapelketa ederra eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!