Hernanin, infantil eta alebin mailako Judo txapelketa jokatu zen joan den astean, eta Mireia Rivasek eta Maider Lazkanok hirugarren saria irabazi zuten. Xabier Jauregik laugarren postua lortu zuen, kategoria oso gorrean, 66 kg-an hain zuzen. Horiek, eta beste hernaniar hauek sailkatu ziren Gipuzkoako txapelketara: Maddi Alberdi, Amaia Lazkano, Ane Markina, Nagore Eizagirre, Alaitz Lakadena, Maialen Avila, Uxue Alberdi, Iñigo Imaz, Mikel Rivero, Luis Galardi, Aitor Tobar, Raul Mahi eta Jon Bravo. Gipuzkoako txapelketa maiatzean jokatuko da Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!