Aurreko asteburuan jokatu zen arrantza txapelketa ospetsu eta zailean, Hernaniko Javier Egibarrek lan ederra egin zuen, eta Euskadiko Txapelketara sailkatu zen. Hondarribian jokatu zen kosta eta itsasoko arrantza txapelketa, 6 ordu ingurukoa, eta Hernaniko Txantxangorri elkarteak 5 arrantzale eraman zituen. Egibar izan zen onena; 17garren postua lortu zuen, eta justu, baina Euskadiko txapelketarako pasea lortu zuen. Ez da kasualitatea Egibarrek egindako lana. Aurreko Gipuzkoako elkarte arteko txapelketan, 200 parte hartzailetik 27garren geratu baitzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!