tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak, aurten ere, hutsik egin gabe, kide berriak izendatuko ditu sagardoaren defentsan lan egiteko. Igandean izango da ekitaldia eta omenduko dituztenak honakoak: Mª Isabel Setien Hernaniko plazan Mokoko Maixabel bezala ezagutua, Esther Esparza Tafallako aktore eta kazetaria, eta Ricardo Remiro Eulateko (Nafarroa) artzaina eta gaztagilea.
Setien Urnietako Gurutzeta baserrian jaio zen eta zazpi anai-arrebetan zaharrena izanda, oso gazte hasi zen etxeko eta baserriko lanetan bere gurasoei laguntzen. Aurten 50 urte egingo ditu Hernaniko arkupeetan barazki salmentan. Orduan amarekin etortzen zen, orain semea eta errainarekin. Hori dela eta omendu nahi du Sagardo Kofradiak Setien. Esparza Herri Irratiako zuzendaria eta Toda una vida saioaren aurkezlea da. Pasalo ETB2ko saioko tertuliakide izana da eta aktorea, besteak beste. Remiro, berriz, artzaina da eta bere gurasoen ofizioari jarraituz, gaztak egiten ditu. Eta Euskal Herrian ez ezik, Estatu mailan eta Europan sari ugari jaso ditu.
Txoko ezberdinetako
kofradiak ez dira faltako
Urtero bezala, txoko ezberdinetako kofradiak bilduko dira herrian, izokinarena, babarrunarena, odolkiarena, patatarena... eta kofradia horiei eta gonbidatuei ongi etorria Txalapartan egingo diete 11:00etan. Ondoren, 12:00etan plazatik atera eta desfilea egingo dute herriko kaleetan barrena. Eta 13:00etan, berriz, kofrade berrien izendatze ekitaldia izango da Biterin. Izendapena bukatuta, Larre-Gain sagardotegian bazkalduko dute bilduko diren ehundik gora lagunek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!