Iruretagoyenak Junior mailako Gipuzkoako errekorra jarri zuen, 200 m-an

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 28a, 01:00

Espainiako txapelketa jokatuko du asteburu honetan Maitane Iruretagoyenak, Valentzian. 60 metroan lehiatuko da, Espainiako onenekin, eta animoz joango da, joan den asteko emaitzak ikusita. Joan den astean, 200 metroan irabazi egin zuen, eta junior mailako Gipuzkoako errekor berria jarri zuen, 24,79 denborarekin. 60 metroan zilarrezko domina lortu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!