Irabazi beharreko partidua gaur, Zubipen, azkena dijoan Real Unionen kontra

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 28a, 01:00

Igoera faseko bosgarren partidua jokatuko du gaur Hernanik, Real Union taldearen kontra, arratsaldeko 18:00etan, Zubipen. Hernaniarrak lehendabiziko postuan daude, Eibar taldearekin berdinduta, eta Real Union berriz, gaurko aurkaria, azken postuan dago. Hernaniarrek lau partidutik hiru irabazi dituzte, eta bat berdindu. Gaur irabazteko partidua dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!