Antzerki zikloak agerian utzi du, berriz ere, hernaniarren antzerki zaletasuna.

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 28a, 01:00

Antzerki zikloa asteazkenean bukatu zen eta oraingoan ere, esperotako arrakasta izan du. Astelehenean hasi eta astezkenera bitarte hiru antzezlan izan dira ikusgai; egun bakoitzean bana. Agussssto, Aitarekin bidaian eta Xabinaitor antzezlanak, hain zuzen ere. Gustu ezberdinetako pertsonentzako antzezlanak izan dira ikusgai eta hiruretan izan da aretoa betea. Guztira 500 sarrera inguru saldu dira eta lehenengo egunetik hasita jende mordoa gerturatu zen Biterira sarrera bila. Beste behin ere agerian geratu da hernaniarren antzerki zaletasuna eta antzerki zikloak duen harrera ona
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!