Zabalagako izaera eta poesia ikusgai, argazkitan, bi hilabetez

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 28a, 01:00

Zabalaga baserria berritu zutenekoa irudikatzen duen argazki erakusketa zabalik dago. Giuliano Mezzacasaren argazkiak dira.

Chillida Leku museoak 2000 urtean zabaldu zituen ateak eta aurten 10garren ur­teu­rrena ospatzeko ekitaldiak izango dira. Ostegunean izan zen lehenengoa. Zabalaga, poe­sia eta eraikuntza izeneko argaz­ki erakusketa aurkeztu zuten ehun bat pertsonen aurrean.
Erakusketan azaltzen diren argazkiek biltzen dute Zaba­la­ga baserriaren berritze proze­sua.  Giuliano Mezzacasak (Ita­lia, 1938) ateratako argaz­kiak dira, eta irudi horietan biltzea lortu du eraikinak dau­kan izaera, eta barruko poesia. Mezzacasak gogoan izan zuen Eduardo Chillida, eta eskerrak eman zizkion baserria berri­tzea­gatik eta argazkiak egiteko aukera emateagatik. «Izugarri gozatu nuen. Espero dut argaz­kiak zuen interesekoak izatea eta gutxienez, nik go­za­tu nuenaren erdia gozatzea», azaldu zuen ekitaldian.

Iagoba Fanloren kontzertua eta koktela
Erakusketa zabaldu aurretik, kontzertua eman zuen Iago­ba Fanlo biolontxelo-joleak. Be­­rak azaldu bezala, Chilli­da­ren kon­­positore gustokoe­na­ren, hau da, Bach-en obra jo zuen. Bere Sei Suite-tatik lehe­nen­goa, hain zuzen ere.
Kontzertu ostean, argazki erakusketa ikusteko aukera izateaz gain, moka­dutxo bat jan eta ardo beltz ederra probatzeko aukera izan zen, Ysios-en eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!