Musika Eskolak 25 urte
Hernaniko Udal Musika eskolak 25 urte bete ditu aurten, eta hiru kontzertu prest ditu hori ospatzeko. Martxoaren 12an Hernani eta Andoaingo musika eskolek kontzertua emango dute. Eta martxoaren 26an eta 27an, Musika Modernoa eta Musika Klasikoa izango ditugu.
Haurrentzat bi antzerki eta ipuin kontaketa
Harritxu Maritxu emanaldia egingo du martxoaren 7an, Ane Monna Oskola eta Karramarroia taldeak, eta Ali antzerkia berriz, martxoaren 27an Txalo produkzioak.
Ipuin kontaketa, martxoaren 30ean izango da.
Urterokoak, Kofradiaren Kapitulua, Sagardo Eguna, Zuhaitz Eguna
Urtero jende gehien biltzen duten ekitaldiak ere ez dira faltako aurten. Tolarea Sagardo Naturalaren Kofradiak XV. Kapitulua du aurten, martxoaren 21ean. Chillida Lekuko Sagardo Eguna, martxoaren 28an izango da. Eta Zuhaitz Eguna berriz, lehen otsailean izaten zena, aurten martxoan egingo dute, martxoaren 27an.
MARTXOKO KULTUR AGENDA
- Hilak 2, Sendabelar ikastaroa: Biteri. 19:00.
- Hilak 3-4, Gazte Txokoa: 3 dimentsiotako laminak.
- Hilak 5, Gazte Txokoa: Argazki lehiaketa. Gaia: Emakumea. Bertsotrans jaia. Bertsoa eta monologoa. Iparragirre. 20:00.
- Hilak 6, Stock Azoka. Atsegindegi plaza. 10:00-19:00 IV. Sagar Lasterra. Herri krossa, Ibarluzetik abiatuta, 11:00etan Kantuz Abesbatza eta Lezamako Abesbatza. Milagrosa. 19:30
- Hilak 7, Harritxu Maritxu haurrentzat. Atsegindegi. 17:00 Gazte Txokoa: Saskibaloi Txapelketa.
- Hilak 9-23, Margo Erakusketa. Julita Calvo. Biteri. 18:00-20:00. Gazte Txokoa. Gatzadun botilak.
- Hilak 10, Literatur Solasaldiak. Primavera Sombría. Udal Liburutegia. 19:30 Gazte Txokoa: Extentsioak.
- Hilak 12, Esne Beltza eta Bertsolariak. Hernaniko Kronikak 10 urte. Larre Gain. 20:30. Gazte Txokoa: Argazki erakusketa eta sari banaketa. Hernani eta Andoain musika eskolak. Musika Eskolak 25 urte. Biteri. 18:30.
- Hilak 13, Kalez Kale kantari. Plaza Berri. 12:00. Tolosako Musika Banda. Udaletxeko Arkupeak. 19:45.
- Hilak 14, Txistulari Banda. Milagrosa. 13:00.
- Hilak 16, Literatur Solasaldiak. Sua nahi, Mr. Churchill?. Udal Liburutegia. 19:30.
- Hilak 20, Gazte Txokoa: Marrazki Lehiaketa. Gaia: Emakumea.
- Hilak 21, Tolarea Kofradiaren XV. Kapitulua. Gazte Txokoa: Mendi irteera
- Hilak 26, Musika Modernoa. Musika Eskolak 25 urte. Milagrosa. 19:30. Gazte Txokoa: Frontenisa
- Hilak 27, Ali Antzerkia haurrentzat. Biteri. 11:00. 2.Eskuko Azoka. Atsegindegi. Musika Klasikoa. Musika Eskolak 25 urte. Milagrosa. 19:30
- Hilak 28, Musika Banda. Udaletxeko Arkupeak. 13:00. V. Sagardo Eguna. Chillida Leku. 12:00
- Hilak 30, Ipuin Kontaketa. Udal Liburutegian. 17:30. 18:00.
- Hilak 31, Gazte Txokoa: Koilare Tailerra.