‘Bertsotrans’ jaia martxoaren 5ean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 28a, 01:00

Emakumeen egunaren bueltan, aurten, emakumeen eta trans guztien izatea aldarrikatzeko jaia antolatu dute.

Martxoak 8 emakumea­ren eguna da, eta Berdintasun Kon­tseiluak eta Hernaniko Uda­leko Berdintasun Sailak Ber­tsotrans jaia antolatu dute martxoaren 5ean, ostirala.

‘Bertsotrans’
Bertsotrans jaia emakume eta trans guztien izatea alda­rri­ka­tzeko antolatu dute. Afaria, antzerkia eta bertsoak uztar­tuko dira, aldarrikapena jai giroan ospatzeko.
Jaia martxoaren 5ean izango da, Iparragirre sagar­dotegian, 20:00etan hasita. Afariaz gain, King Kong Neska izango da, Josune Montonek antzeztuko duen ikuskizuna. Ondoren Bertso-saioa izango da, eta kantuan: Maialen Lujanbio, Estitxu Eizagirre, Aitor Mendiluze eta Uxue Alberdi. Gai jartzaile lanetan ariko dena berriz, Eñaut Agi­rre izango da.
Afarirako txartelak dagoe­neko erosi daitezke, Zumitza eta Tripontzi tabernetan, 29,50 eurotan, eta martxoaren 3ra arte izango da erosteko aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!