Ez dago berriketarik, hil ala bizi!

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 28a, 01:00

Ez dago berriketarik. Gaur ira­baz­ten duenak lortuko du fi­na­lerdietara pasatzea. Izan Men­di­zabal II eta Olaizola II, izan Gon­zalez eta Laskurain, gaur irabazi beharra daukate txapelketan bizirik segi nahi badute. Lehen faseko azken par­tidua jokatuko dute gaur Ei­ba­rren, arra­tsal­de­ko 17:00­eta­tik aurrera, eta pos­tua jokoan du­ten bakarrak di­ra, gai­ne­ra­koak erabakita bai­taude. Fina­lerdietara lau bi­ko­te pasatzen dira, eta beste hirurak zein diren badakigu: Mtz Irujo-Beroiz, Titin III-Pascual, eta Xala-Zubieta.


Asko dago jokoan
Oier Mendizabal eta Aimar Olai­­zolak asko dute jokoan, be­raz. Azkeneko bi finaletan izan dira: orain bi urte irabazi egin zuten; iaz galdu. Aurten, finala jokatzez ge­ro, lehenengo biharko parti­dua irabazi beharko dute; gero gerokoak. Asegarcerentzat ere hil edo bizikoa da gaurko partidua, enpresako bi­ko­te bat finaler­dietan sartu nahi badu. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!