alerta egoera zegoen emana atzo arratsaldetik, gaur goizaldera arte. Hernanin ederki nabaritu zen haizetea, 120-150 km/h boladak izan zituen, eta eragina nabaritu zen, kaxkoan eta herriko auzoetan. Udaltzaingoaren arabera, arratsaldeko 18:30ak aldera argia joan zen Ereñotzun, eta joan eta etorri ibili zen hortik aurrera. Kaxkoan ere argia joan-etorrian ibili zen. Ibarluze eta Fagollaga artean zuhaitzak erori ziren, eta bidea itxita egon zen bolada batean. Lidl zentrua itxi egin behar izan zuten arratsaldean, teilatuko zati bat erori zitzaiolako. Segurtasun neurri bezala, kontainerrak itxi egin zituen San Markosek, eta zabor asko pilatu zuen jendeak bazterretan. Kronikak erredakzioa itxi zuenean, horiek ziren nabarmentzeko gertaera haundienak, baina horrez gain, asko izan ziren haizeak eragindako kalte txikiak. Gauean zerbitzua eten egin zuten Renfek eta Hernaniko Garayar eta Areizaga autobusek.