Eguraldi txarrak eraginda, partidu asko ez dira jokatuko asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 27a, 01:00

Gaur eta bihar eguraldi txarra dago emana, eta horrek eraginda, kirol federazioek partiduak suspenditzeko agindu dute. Berez, agindu dute, larunbatean arratsaldeko 15:00etatik, igandean eguerdiko 15:00etara jokatuko diren partiduak suspenditzeko. Errugbi partidu guztiak bertan behera geratu dira; boleibolekoak ere bai; futbol partidu gehienak ere bai (hiru jokatuko dira: Emakumeen liga, Ohorezko kadeteena eta jubenilen B mailakoa); batelak ez dira aterako; areto futbolean Yone Boutiquek ez du jokatuko. Kirol askotan, dena dela, umeen partiduak bakarrik suspendituko dira, eta gainerakoak jokatu egingo dituzte: pelota, waterpoloa, bola, xakea...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!