Eskualdeko 90 bat kidek kontzentrazioa egin zuten atzo Zinkoenean, euskal preso politikoen borrokaldiarekin bat eginda.

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 27a, 01:00

Hernanin hilabeteko lehenengo ostiralean egin ohi du LABek preso politikoen eskubideen aldeko kontzentrazioa, baina atzo, eskualdeko ordezkarien batzarra izan zutela eta, bildutako 90 bat kidek kontzentrazioa egin zuten Zinkoenean. Euskal preso politikoak egiten ari diren borrokaldiarekin bat egin eta langileek elkartasuna adierazteko bildu zirela azaldu zuen Lurdes Eraso eskualdeko LABeko arduradunak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!