Renfek tren guztiak geldirik izango ditu, haize zakarra dela eta. Gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera ez da beraz trena hartzeko aukerarik izango, bihar goizeko 04:00ak arte.
Bestalde, Hernaniko kontainerrak itxi egin dituzte, prezintatu. Herritarrei jakinarazi diete, zaborrak bihar arte ez ateratzeko, edo atera behar izanez gero, lurrazpiko kontenedoreetan botatzeko.
Hernaniko parkeak ere itxita izango dira, haize zakarraren arriskuagatik.