Hegoaldeko haizeak gogor joko du gaur eta bihar eta Udaletik jakinarazi dute Hernani alerta egoeran dagoela. Batez ere, arratsalde partean izango da arrisku gehiena, haizeak 120 km/h-ko abiadura hartu baitezake. Udalak honako gomendioak eman ditu: haizeak eraman lezakeen guztia kendu lehio eta balkoietatik; ondo itxi lehio eta ateak; kontuz zuhaitz eta andamio inguruetan; babes bila ez joan pareta, hesi edo zuhaitzen ondora; ahal baduzu etxean geratu, eta kotxerik ez hartu; kotxeak garajean sartu. Arriskuren bat ikusiz gero, deitu: 943 248 900.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!