Finalerdietako hiru partidu gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 27a, 01:00

Euskal Herriko txapelketan finalerdietan dira Hernaniko 9 pelotari. Atzo jokatu zuten bi pelotarik eta gaur jokatuko dute besteek.

hernaniko pelotariak fuerte aritu dira Euskal Herriko txapelketan, eta emaitza onak eman ditu horrek. Dagoeneko bederatzi pelotarik lortu dute finalerdietara pasatzea, eta asteburu honetan jokatuko dituzte partiduak. Atzo Xabi Santxok eta Ene­ko Aizpitartek jokatu zuten Aurrera Saiazen kontra (erredakzioa itxi zenean jokatzen ari ziren partidua). Gaur jokatuko dute gainerakoek finalerdietako partidua. Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategik partidu arrunt zaila dute, Ollo eta Etxeberria irurtzundarren kontra. Irur­tzu­nen jokatuko dute, 11:00­e­tan, eta latz aritu beharko du­te, Irurtzungoek irabazi egin baitzieten aurreko jardunaldiko partidua. Miren Goikoetxeak eta Eli Gutierrezek beste hernaniar bat izango dute aurrean, Lei­re Lukas, Goenagak lagunduta jokatuko duena. Partidua 16:00etan da Orion, eta azken bikote hori aterako da faborito, lehen ere gisa honetako partiduak jokatzen ohituak baitaude. Azkenik, Mirari Pagolak eta Nagore Zabalak jokatuko dute, Orion baita ere, 16:00­etatik aurrera, Munarriz eta Urtasun naparren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!