Hemen da Sagar Lasterra!

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 27a, 01:00

Datorren larunbatean jokatuko da Sagar Lasterra, 16 urtetik gorakoentzako proba.

Sagar Lasterra herri krossa datorren larunbatean joka­tu­ko da, martxoak 6. Guztira 8 km-ko proba da, Ibarluze po­ligonoan hasi eta Her­na­ni­ko kiroldegian bukatu. Aur­ten laugarren aldiz egingo da Sagar Lasterra, eta Txotx denboraldia girotzeko egita­rauaren barruan dago.
Osiñaga bailara inguruan pasako dira korrikalariak; sa­gardotegi eta sagasti gehien­tsuena dauden Her­na­niko zonaldean. Arraun elkartean hasi (Ibarluze poligonoan) eta Osiñagan barrena, kax­kora etorriko da lasterketa, zehatz esanda 8,2 km-ko ibilbidea eginda.

Autobusak Ibarluzera

Lasterketa 11:00etan hasiko da Ibarluzen. Bertara joateko autobusak jarri dituzte doan, kiroldegitik (Latsunbe kalea): 10:10ean eta 10:30etan.
Izena eman nahi duenak hiru aukera ditu:
1) Internet bidez, 7 eu­ro: www.herrikrossa.net
2) Kirol dendetan, 7 euro, (martxoaren 4 arte): Axeri kirolak eta Mitxel kirolak.
3) Lasterketa aurretik, 10 euro: Kiroldegian. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!