astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil lotzen dituen autobus linea joan den urtean sortu zuten, eta Ezker Batuak balorazio oso positiboa egin du. Prentsa oharrean azaldu dutenez, autobus linea berria EBk bultzatuta sortu zen, eta oso emaitza onak eman ditu. Azken hilabetean 8.509 pertsona ibili dira autobus linea horretan, eta martxan dagoen 9 hilabetetan 64.771 bidaiari ibili dira. Bataz beste, 7.200 pertsona ibili dira hilero, eta jendeak linea horren berri izan duenetik, asko ari da igotzen bidaiari kopurua; hasieran, lehendabiziko hilean, 2.950 pertsonak erabili zuten linea hori. EBk dioenez, «datu horiek erakusten dute, autobus hori beharrezkoa zela. EBak garraio publikoaren alde egin du apustu beti, eta horretan jarraituko du, bailararen onerako, eta mugikortasun jasangarri baten alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!