«Atez Atekoa Gipuzkoa osora zabaldu beharko litzateke»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 27a, 01:00

Ezker Batua-Berdeak alderdiak dioenez Atez Atekoa «beste sistemak baino eraginkorragoa eta ekonomikoagoa da»

Ezker Batua-Berdeak al­der­­diak prentsa oharrean adie­ra­zi duenez, Atez Ate­ko sistema Gi­puzkoa osora zabaldu be­har da, eta 10 puntutan arra­zoitu du bere iritzia.
Usurbilgo emaitzak iku­si­­ta, EBk ez du erraus­te­gia­ren beharrik ikusten, Atez Atekoa «ekonomikoagoa, eragin­ko­rra­goa eta osasun­garriagoa delako».

Hamar arrazoi
Atez Atekoaren alde

EBk hamar arrazoi eman di­tu Atez Atekoa Gipuzkoa osora zabaldu beharko li­tza­tekeela arrazoitzeko:
  • 1) Osasuna. Erraustegia eta zabortegi arriskutsuak de­sa­gertu egiten dira.
  • 2) Ingurugiroa. Desa­gertu egiten dira inberna­dero efektua sortzen duten gasak.
  • 3) Erosotasuna. Etxez etxe egiteak erosoago bi­hur­tzen du Atez Atekoa.
  • 4) Prezioa. Diru aldetik bia­blea da.
  • 5) Garbitasuna. Kaleak gar­biago egongo dira. Kon­te­nedoreetan zaborra pila­tuta izaten dugu orain.
  • 6) Legalitatea. Legea be­te­­tzen da, eta Europak jar­tzen dituen parametroak ho­beto betetzen dira.
  • 7) Lana. Lanpostuak be­rriak sortzen dira.
  • 8) Poztasuna. Birzikla­tzeko gogoa eta gauzak ho­be­tze­ko gogoa egi bihur­tuko da, azkenean.
  • 9) Elkartasuna. Gure za­bo­­rra ez genuke eramango bes­te herrietara. 
  • 10) Lekua. Espazioa ira­ba­ziko genuke herriko ka­lee­tan (2 kontene­do­re­=­apar­katzeko plaza bat).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!