Mozioa onartuta, honakoa da erabaki dena:
- 1.- Gure herritarrek jasan dituzten tortura eta tratu txarrak ozen salatzea.
- 2.- Estatuko Gobernuari eskatzea Lege Antiterrorista indargabetu eta atxilotuen inkomunikazioa bertan behera utzi dezatela.
- 3.- Auzitegi Nazionalaren desagerpena exijitzea, berme prozesalak betetzen ez dituelako, bereziki torturapean lortutako deklarazioak onartzen dituenean eta etsaiaren justizia delakoa aplikatzen duenean. Auzitegi berezia den neurrian, eskatzea atxilotuen giza eskubideak errespetatzea.
- 4.- ANri eskatzea tortura eta inkomunikazioa jasan dituzten atxilotuen kontrako prozesu judizial guztiak bertan behera utzi eta artxibatzea. Bete dezala Asanblada Orokorrak 1975-12-9an egindako deklarazioaren 12. puntua (tortura, tratu ankerra edo bihotz-gabeko tratuagatik egindakoak direla frogatzen diren deklarazioak froga gisa erabiltzerik ez izatea.
- 5.- Erakunde publikoei eskatzen diegu Amnesty International eta Human Rights Watch nazioarteko erakundeek, besteak beste, torturak saihesteko egiten dituzten gomendioak jarri ditzatela.
- 6.- Justizia administrazioari eskatzen diogu argi ditzala tortura salaketa guztiak, erantzuleak kondenatuak izan daitezen.