«Tratu basati eta anker honen helburua autoinkulpazioak eginaraztea da»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 27a, 01:00

Hernanin, Villabonan eta Gironan atxilotutakoen abokatuek inkomunikazioaren aplikazio sistematikoa salatu eta honen amaiera eskatu zuten atzo, Biterin emandako prentsaurrekoan.

«Tratu basati eta anker ho­nen hel­bu­rua zein den galde­tzen dugu. Eta ikusten dugu hel­­burua de­la norberaren aur­kako dekla­razioak eginaraztea. Bes­te­la ze arrazoi egon daiteke per­tsona batek bere buruaren eta bere lagunen aurkako de­kla­­ra­zioak egiteko?», azaldu zu­­ten atzo Haritz Eskudero eta Aran­txi Apariziok Hernanin, Villa­bo­nan eta Gironan atxi­lo­tu­takoen abo­katuek.
Amnistiaren Aldeko Mugi­men­duak eta aipatutako bi abo­katuek prentsaurrekoa eman zu­ten atzo Biterin, atxilotutako senideekin batera. Abokatuek gertatutakoaren berri eman zu­ten eta  atxilotuek jasandako in­ko­­munikazioa eta torturak sa­la­tu zituzten. «Komi­sal­de­gian egon diren bitartean gure lana baldintza­tua izan da inko­muni­ka­zio­a­gatik. Senideak gu­re­kin harremanetan jarri zire­nean, eskatu genion epaileari tor­turaren aurkako nazioarteko go­men­dioak aplikatzeko, ze­haz­­ki bideo kamaraz graba­tzea, konfidantzazko mediku­a­ren asistentzia izatea, eta se­ni­de­ek atxilotuen berri izatea. Epai­tegiak ez zigun eran­tzunik eman».  

Atxilotuetako bat ospitalera,
eta bik sexu erasoak jasan

Inko­mu­nikazioa amaituta, atxi­lotue­kin egon eta jaso dituzten tratu txar eta torturen lekuko izan direla azaldu zuten abo­katuek. Bereziki salatu zu­ten, alde batetik, Jose Camacho her­naniarra ospitalera eraman behar izana tratu txar hori­en ondorioz. «Atxilotu eta bi egunetara ospitalera era­man zuten eta herenegun arte bertan izan dute». Eta bestetik, atxi­lotutako bik jasan di­tuzten sexu erasoak. «Gogo­rra da, baina hala adierazi di­gu­te guri; makil bat ipur­tzulo­tik sartzen saiatu zirela».
Abokatuek ere salatu zu­ten, nahiz eta epaileak «tratu anker» horren berri izan, inko­munikazioa mantendu duela. «Gainera luzatu egin du azken egunera arte». «Tratu hau eta egoera hau ahalbidetzen duen inkomunikazioaren aplikazio sistematikoa salatzen dugu eta bere amaiera eskatzen dugu», azaldu zuten.

«Epailea ikerketa berezi bat zabaltzera behartua»
Horrez gain, jakinarazi zuten, behin Auzitegi Nazionaletik pasata, epaileari zuzenean eman diotela jasandako tra­tuaren berri eta epailea ikerketa berezi bat zabaltzera behartua izan dela egoera ikusita.
AAMk tortura eta inko­mu­nikazioaz gain, instituzioen eta zenbait komu­ni­­kabideren jarrera salatu zuen,  «errea­li­tate anker ho­nen au­rrean, itsu, mutu eta gor dira».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!