TDTa debalde jarriko die Udalak zenbait herritarri

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 26a, 01:00

Hernaniko Udal Ongin­tza Patronatuak debalde ja­rri­ko die LTDa (TDT) Her­na­niko herritar batzuei, baldin­tza jakin batzuk betetzen ba­dituzte.
Laster, etxe guztiek be­har­ko dute LTD antena, telebista ikusi ahal izateko. Ho­rretarako, seinale berria ha­rra­patzeko prestatu be­har­ko dira telebistak.

Baldintza batzuk betetzen dituztenei
Ongintzak dohainik jarriko die LTDa, hiru baldintza hauek betetzen dituztenei:
1) Mendekotasuna izatea, II edo III graduan eta 65 urte baino gehiago izatea.
2) Entzuteko edo ikusteko ezintasuna izatea, %33tik gorakoa.
3) 80 urte baino gehiago izan eta bakarrik bizitzea edo beste norbaitekin biziz gero, honek ere 80 urte baino gehiago izatea.

Tramiteak Ongintzan
Baldintza horiek betetzen dituztenek, dokumentazio bat aurkeztu behar dute Ongintzan:
NAN agiria konpultsatua (Udaletxean konpultsatzen dute).
Informazio gehiago nahi duenak deitu: 943 557 854.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!