Hego haizeak zakar joko du bihar eta etzi, eta Udalak abisatu du Hernani alerta egoeran dagoela. Batez ere bihar arratsaldean izango da arrisku haundiena, haizeak 120 km/h abiadura harrapatu dezakeelako. Gomendio batzuk eman dizkie Udalak herritarrei: haizeak eraman lezakeen guztia kendu lehio eta balkoietatik; ondo itxi lehio eta ateak; kontuz zuhaitz ondoetan eta obretako andamio inguruetan; babes bila ez joan pareta, hesi edo zuhaitzen ondora; ahal baduzu etxean geratu, eta kotxerik ez hartu; kotxeak garajean sartu. Arriskuren bat ikusiz gero, deitu: 943 248 900.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!