Jose Camacho hernaniarrak ospitalean jarraitzen duela salatu du AAMk

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 26a, 01:00

Amnistiaren Aldeko Mu­gi­menduak salatu du, Jose Camacho hernaniarrak ospitalean jarraitzen duela, joan den otsailaren 17tik. Ca­ma­cho otsai­­laren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak. AAMk pren­tsa oharrean salatu du, Ca­ma­cho ez dagoela ospitalean lehen­dik zituen osasun arazoengatik, baizik eta torturatu egin zutelako eta ariketa fisiko latzak eginarazi zizkiotelako, in­komunikatuta eduki zu­ten bitartean. «Guardia Zibi­lak tor­­­turapean, behartuta egi­na­razi zizkion ariketa fisikoek era­ginda dago ospitalean, eta horren eraginak ez ditu oraindik gainditu eta ez diote medikuaren partea eman».

«Poltsa, askotan egin zioten, arnasik gabe uzteraino»
AAMk gogorarazi du, Ca­ma­chok torturak salatu zituela. «Mehatxu ugari jaso zituen, kolpeak ere bai. Presioak, irainak. Poltsa askotan egin zioten, arnasik gabe uzteraino. Pol­tsa jarria zuela ariketa fisikoak eginarazi zizkioten. Ho­rren ondorioz, eskubiko hankako atzeko muskulua erabat txikitua dauka. Ari­ke­ten on­do­rioz, zelulak hil zitzaizkion, eta hildako zelulak odolean sartu. Odola infektatua du eta hori gainditu arte ez dute ospitaletik aterako».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!