Krisi larrian dauden herritarrei Kutxak dirulaguntzak emango dizkie

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 26a, 01:00

Kutxak krisiaren aurkako diru-partida bat onartu du, be­har larriena bizi duten he­rri­ta­rren­tzat. 3.000 euro arteko la­gun­tzak emango dizkie Ku­txak zenbait baldintza be­te­tzen dituzten herritarrei, eta ho­rretarako, Kutxa-Ze­ha­ro ofi­­zinetan egin behar da eskaera.
Banatuz Kontseiluak Kro­ni­kara bidali duen oharrean, egoera larria bizi duten herritarrei dei egin die, diru lagun­tza horiek eskatu ditzatela. Banatuzek dioenez, diru la­gun­tza onartu zenetik, oso jende gutxik egin du eskaera, «guztira 3 miloi euro onartu dira, laguntza bidez banatzeko, eta oraindik %3 bakarrik banatu da».
«Gipuzkoar behartsuenak, langabezian daudenak, EREa jasaten ari direnak, edo diru-premia larrienetan bizi direnak, krisiaren aurkako lagun­tza hau eskatzera animatu nahi ditugu».

70 bat eskaera onartu dira
Banatuzek dioenez, eskaera oso gutxi izan dira, eta «orain­goz 70 bat lagunek bakarrik ja­so dute dirulaguntza. Iaz, Gi­puz­­koan langabezi-zerrendak osa­tu zituzten 8.400 langabetu ho­rietatik askok jaso dezakete di­­ru-la­guntza hori, baina ho­rre­­tarako eskatu egin behar dute». Kutxari ere eskaria egin dio Banatuzek, informazio hau gehiago zabaldu dezan.

Pixkanaka bueltatu behar
Laguntza horiek eskuratzeko bal­dintza jakin batzuk bete behar dira, eta gehienez 3.000 eu­rokoak izango dira, pixkanaka buel­­tatu beharrekoak, ahal izanez gero.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!