Argazki erakusketa izango da ikusgai gaurtik aurrera, Zabalaga baserriaren berreraikuntzari buruz

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 25a, 01:00

Chillida Leku museoaren 10garren urteurrena ospatzeko, lehenengo ekitaldia aurkeztuko dute gaur arratsaldeko 19:30etan. Argazki erakusketa bat izango da, Zabalaga, poesía y cons­trucción izenekoa. Zabalaga baserriaren berreraikuntzari buruzkoa da. Argazkiak Giuliano Mezzacasak (Italia, 1938) ateratakoak dira. Gaurko ekitaldian, gainera, Iagoba Fanlo biolontxelo-jotzaile donostiarrak emanaldia eskainiko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!