Ddonostiako Epaitegiak otsailaren 18an atera zuen sententzian, atzera bota du Estatuko Abokatuak egindako eskaria edo helegitea. Helegite horretan, Estatuko Abokatuak eskatzen du Hernaniko Presoen Batzorde Informatiboa kentzeko. Estatuko Abokatuak hiru argumentu nagusi jarri zituen helegite horretan, Presoen Batzordearen aurka, eta Donostiako abokatuak hiru argumentuak atzera bota ditu sententzian. Erabakia ez da firmea eta bere aurka apelazio helegitea jartzeko aukera badago Donostiako epaitegian bertan.
Hiru argumentu nagusi bota ditu atzera Epaileak
2007ko uztailaren 12an onartu zen Hernaniko Udaleko Plenoan Presoen Batzorde Informatiboa sortzea. Bere zeregina da, preso politiko eta sozialen inguruko informazioa biltzea eta ematea.
Estatu espainiarreko abokatutzak hiru argumentu nagusi aurkeztu zituen batzordea sortzea irregularra zela arrazoitzeko, eta helegitea aurkeztu zuen pleno hartan onartutako erabakia baliogabetzeko:
1)Aspektu formal batzuk aipatu zituen. 2) Neutralitate eta objetibitate printzipioak urratzen zituela batzorde horrek. 3) Berdintasun printzipioa urratzen zuela.
Maria Aranzazu Aguinaga Donostiako epaileak ez du irregulartasunik aurkitu hiru puntu horietan, eta Presoen Batzordea erabat legala dela iritzi dio, hilaren 18an emandako sententzian.