‘Bertsotrans’ saioa datorren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 27a, 01:00

Maialen Lujanbio, Estitxu Eizagirre, Aitor Mendiluze, eta Uxue Alberdi ariko dira kantuan, datorren ostiralean Iparragirre sagardotegian. Berdintasun Sailak antolatu du saioa, Emakumeen Egunaren bueltan, eta saioari Bertso­trans deitu diote, Emakumeen eta Trans guztien izatea aldarrikatzeko jaia. Sarrerak salgai daude, Tripontzi eta Zumitza tabernetan, 29,50 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!