Guardia Zibilak 2 zulo aurkitu ditu Oindin, Europa Press agentziak zabaldu duenez

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 25a, 01:00

Guardia Zibilak ETAren bi zulo aurkitu ditu Oindi men­dian, Hernani inguruan, atzo Europa Press agentziak kaleratu zuenez. Dirua, lehergailuak egiteko 5 kilo inguru ma­te­rial, soka de­to­nantea eta de­tonagailuak aurkitu dituzte bi zulo horietan, Europa Pressen ara­bera. Horrez gain, Gorbeia mendian ere beste 3 zulo aurkitu dituztela jakinarazi du­te. Horietatik bi hutsik zeuden, eta bestean 170 kilo material aurkitu dituzte, lehergailuak egiteko. Eguerdian egin zituen mia­keta horiek Guardia Zi­bi­lak, eta Europa Pressen arabera, Ibai Beobide bertan zela egin zituzten miaketak. Ibai Beo­bide joan den otsailaren 13an atxilotu zuten, As­teasu eta Villabona artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!