Izokinak Urumean, itsasora bidean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 25a, 01:00

Foru Aldundiak urtero egin bezala, izokin gazteak askatu zituen atzo Urumea ibaian. 2.500 askatu zituen guztira. Izokin gazte horiek mikromarken bitartez markatu dituzte beranduago identifikatu ahal izateko. Aldundiak azaldutakoaren arabera, ibaiaren egoera zein den ezagutzeko aukera izaten da, izokinak oso egokiak baitira horretarako. «Izan ere, izokinaren ugal­tze zikloa betezeko, hau da, bizirauteko, ibaiek baldintza onetan egon behar dute; ur garbiarekin eta ongi zaindutako ubide eta ibaier­tzekin».
Urumean ez ezik, Oria ibaian ere askatzen ditu izokinak Aldundiak, eta egun hauetan, 5.500 gehiago aska­tzekotan dira bi ibaietan.

«Birzabaltzea eraginkorra»
Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapeneko diputatuak askatu zituen atzo izokinak Urumean, eta azaldu zuen, Urumea ibaira itzultzen diren ale kopurua oso egokia dela eta zabal­­tzea eraginkorra dela, «urteen arabera askatu diren 1.000 aleko 2-5 izokin itzuli baitira». Beste datu bat ere aipatu zuen, hau da, Urumea eta Oria ibaietan kontrolatu di­ren aleetatik %30 bat izokin markatuak direla. «Horrek esan nahi du Departamendu­ak aurreko urteetan askatutakoak direla».

1993tik, urtero 20.000 ale
Landa Garapenerako Depar­tamendua 1993an hasi zen izokina Urumean zabal­tzen eta urteko 20.000 ale as­ka­tzen ditu populazio na­tu­rala in­dartzeko eta espeziea be­rres­kuratzeko. Otsai­letik mar­txora izokin gazteak, 12cm-koak askatzen ditu, eta maia­tzetik ekainera, 5 cm-koak.
Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingu­runearen Garapeneko departamentua, beste lurralde ba­tzuekin batera, Iberiar Penin­tsulako izokin-ibaien atlasa egiten ari da, Kantabriako administrazioarekin batera. «Horrek aukera emango du izokin-ibaien ezaugarrien be­rri izateko eta ibai iberiarretan dabiltzan izokin populazioak ezagutzeko, Gipuzkoa­ko ibaie­tan barne» azaldu du. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!