‘Hernani ezagutuz’ ibilaldira urtero eta jende gehiago animatzen da

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 24a, 01:00

Pozontarri eta Muniskueko megalitoak ikusi zituzten joan den igandean, Oindi mendiko zokoak ezagutzera joan ziren mendizaleek. Txuso Gomez eta Iñaki Sanz izan ziren azalpenak ematen, gero eta jende gehiago biltzen duen Hernani ezagutuz mendi ibilian. Aurten, 74 lagun animatu dira, Hernani eta inguruetakoak eta horregatik, erabaki dute, datorren urtean ere egitea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!