Zaborrak biltzeko enpresa publikoa sortu nahi du Hernanik, Usurbil eta Oiartzunekin batera

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 24a, 01:00

Atzoko Plenoak erabakiari lehendabiziko onarpena eman zion. Horrez gain, ‘Hondakinen Ordenantza’ berria ere erabaki zen, eta beste 18 puntu ere bai.

Puntu asko eztabaidatu zi­ren atzoko Plenoan. Horien arten, hondakinak kudeatzeko enpresa publikoa sortzeari buruz aritu ziren. Enpresa hori hiru herrik sortuko dute: Oiartzun, Usurbil eta Her­na­nik; eta helburua du, zaborrak bildu eta tratatzeko ardura, zuzenean, hiru he­rriek bere gain hartzea. Atzo­ko Plenoan lehendabiziko txostena aurkeztu zuten, eta horri eman zitzaion aprobazioa. Gobernu Batzordeak eta Ezker Batuak alde bozkatu zuten, eta gainerako taldeek kontra.
Iñaki Amonarraiz EAJko zinegotziak azterketa ekonomikoa ez zela egokia adierazi zuen: langile kopurua, zabor tonelada bakoitzaren balioa... Gobernu Taldeko Izaskun Txin­txurretan adierazi zuen, zabor toneladaren prezioa on­do dagoela txostenean, Atez Ateko sistemak eta gaur egungo sistemak prezio ez­ber­di­nak dituztelako. Marian Bei­tia­­la­rrangoitiak adierazi zuen, langile kopuruari buruz iritzi asko entzun direla azken al­dian, eta Hernanik eredu sendoetan oinarritu duela kalkulu hori.
Enpresa horretan hiru herrik izango dute parte, eta txostenaren arabera, Herna­nik %49 izango du. Jose Ra­mon Chica PSE-EEko zinegotziaren ustez, eta Andoni Amo­na­rrai­zen ustez, hori akats haundia da. Hernaniri berez, %51 edo gehiago izatea tokatzen zaiola adierazi zu­ten. Marian Bei­tia­la­rran­goi­tiak adie­razi zuen, Her­na­niri biztanlez gehiago dagokiola, bai­na ez terrenoz; eta bigarren ho­ri hartu dutela baremo be­zala. «Gainera %49 izatea ere­du demokratikoagoa eta partehartzaileagoa irudi­tzen zaigu».
Iñaki Arratibel Hamaika­bat­eko zinegotziak esan zuen, erabaki hori Herna­ni­ren interesen kontrakoa dela.

Beste erabakiak
Horrez gain, atzoko Plenoak beste 19 puntu erabaki zi­tuen. Hondakinen Ordenantza berria era­baki zen atzo. Ber­tan zehaz­­ten dira, Atez Ate­ko sistemaren arauak zein diren, eta he­rritarrek zein betebehar izango dituzten. Ezker Batuak eta Gobernu Taldeak alde bozkatu zuten, eta gainerakoek kontra.
II.Berdintasun Plana ere onartu zen; Martxoaren 8ko  adierazpena; Telefonia Mu­gi­korreko Ordenantza Fiska­la; Hernaniko Hirigune His­to­rikoa berritzeko lurrak es­kuratzea; eta abar. 

Udal Kirol Patronatua, Batzorde soil izatera pasako da

Hernaniko Udal Kirol Pa­tro­natuak, ‘autonomia’ gal­du­ko du, eta Udaleko beste Batzorde bat izatera pasako da: hirigintza, kultura edo eus­kara diren bezala. Atzoko Ple­noan hala erabaki zuten, aho batez; legalki, uz­tai­laren 1etik aurrera Ba­tzor­de gisa funtzionatuko du. Kirol Pa­tro­natuak berezitasun ba­tzuk bazituen, beste B­a­tzor­deek ez zituztenak. Patro­na­tua sortu zen hiru helburu be­tetzeko: 1) Nolabaiteko ‘au­­tonomia’ izateko Uda­le­tik; 2) Gestio administratiboa efikazagoa izateko eta Uda­lari gestioa arintzeko; 3) Kirol taldeek, elkarteek eta erabiltzaileek ere Zuzen­daritzan parte izateko, eta hitza izateko. Udalaren iri­tziz, helburu horiek ez dira bete izan, eta horregatik Patronatu izateari utzi egingo dio. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!