Javier Otaegi, Rafa, eta Javi, museko hiru txapeldunak.

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 23a, 01:00

Asteburuan banatu dira Elur Txori elkarteko mus txapelketako sariak. Azkarrenak, abilenak, eta besteei gain hartu dietenak honakoak izan dira. Banaka: Javier Otaegi; eta bikoteka: Rafa eta Javi. Gainerako sarituak: banaka, bigarren Inazio Bilbao; hirugarren Mikel Aierdi; eta laugarren Patxi Lopez. Binaka, berriz, bigarren Alvaro eta Pablo; hirugarren Peli eta Ramon; eta laugarren Valero eta Biurrarena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!