Txanponaren beste aldean gazte auziperatuen senitartekoak eta lagunak daude. Baina batez ere, gurasoak. Momentu oro, nekerik gabe, tinko eusten dioten gurasoak. Auziperatuen kezka nagusietako bat dira gurasoak; azken hauena berriz, semeak. Egoera ez da xamurra, baina guztien batasunak, eta ingurukoen elkartasunak, aurrera egiteko kemena ematen die.
Nola bizi duzue egungo egoera?
Gaizki. Etorkizun hurbilarekiko kezkarekin bizi gara, egoera berri bakoitzera egokituz.
Ezintasuna sentitzen da. Gauzak aurrez erabakita daudela ikusten duzu eta ezin duzu ezer egin. Ez dago zure esku egoerari irtenbidea bilatzea.
Zer gogoratzen duzue atxiloketaren unetik?
Hasiera batean, susto izugarria hartzen da. Izugarrizko polizia pila ikusten duzu, guztiz armatuta. Familia osoa ohetik altxa-tzen dute, eta armak eskuan, paretaren kontra jartzen zaituzte.
Gero, haserrea sentitzen duzu. Zure semea esku-burdinak jarrita eta panpin baten moduan tratatzen dutela ikusita. Ez duzu egoera ulertzen, eta ezin duzu semearekin hitz egin. Galdera maltzurrak egiten dizkiotela entzuten duzu, tortura psikologiko gisa izendatu dezakegun modu batean.
Bestalde, etxetik nahi duten guztia eramaten dute, semearena edo beste edonorena izanda ere: diskak, banderak (Arrano Beltza), senitartekoen ordenagailuak (ikasteko erabiltzen zutena), gutun pertsonalak...
Baina unerik gogorrena semea eraman zutenekoa da. Kolpe gogorra izan zen. Eta are gogorragoa izan zen bost egunez poliziaren eskuetan, inkomunikatuta, egongo zela pentsatzea.
Hurrengo egunetan, gainerako atxilotuen gurasoekin elkartu, haiek bizitakoa entzun, eta egoeraz jabetzen hasten zara. Argi genuen zezenari adarretatik heldu behar geniola, eta garrantzitsuena semea zela. Etorkizunean beharko zuen laguntza guztia emango geniola erabakita genuen.
Zein zentzutan eragin du honek zuen bizitzan?
Zentzu askotan aldatzen da bizitza. Animikoki, semearen faltak etxean sortzen duen hu-tsunea nabaria da.
Bestalde, espetxean egon bitartean, ia astebururo kilometro asko egiten dituzu, 40 minutuko bisita baterako. Lokutorio txiki batean (1m x 1,5 m) sar-tzen zaituzte, eta telefonoz hitz egiten duzu berarekin, jakinda, guztia grabatzen dutela. Hilean behin berriz, asteko egun batean beti ere, beste bidaia bat egiten duzu, 2 orduko vis a vis baterako.
Ekonomikoki berriz, Madrilgo gobernuaren disper-tsio politika kolpe latza da familiarentzat: bidaietako gastuak, hilero presoen beharretarako bidaltzen duzun dirua (beti ere, ezarritako mugekin)... Azkenean, espetxetik irtengo dela esateko deitzen dizu semeak, baina horretarako, fiantza ordaindu behar dela (kasu ba-tzuetan, 40.000 euro (denera, 240.000 euroko fiantza ordaindu dute 10 gazteen familiek). Batzuk pentsa dezakete fidan-tza hori abal bat erabilita ordaindu dezakezula, baina ez da hala. Berehala ikusi nahi duzu semea libre, eta nola hala diru kopuru hori biltzen saia-tzen zara, aurrezkiak, familiak eta lagunek utzitakoa, bankuan eskatutako mailegua... dena batuta.
Zer espero duzue epaiketan? Sisteman sinisten duzue?
Ez dugu sistema judizial honetan gehiegi sinisten. Nahiago genuke hala ez balitz, baina horrelako prozesu judizialetan sententzia aurrez erabakita dagoela pentsatzen dugu. Gure semeei egin zaizkien antzeko akusazioak izan dituztenen epaiketetan gertatutakoa ikusi besterik ez dago.
Era berean, espetxeak gizarteratzeko balio duela esaten da. Bada, batzuei ikasketa akademikoekin jarraitzea ere ukatu zitzaien, eta ondorioz, ikasketetan ia bi urte galdu zituzten.
Babesik jasotzen duzue? Mugimendu honek indarrak biltzeko balio duela uste duzue?
Atxiloketaren unetik bertatik, jendearen laguntza eta maitasuna oso haundiak izan dira.
Hasiera batean, ez dakizu zer egin edo nora jo, eta abokatu taldearekin izan genuen komunikazioa oso garrantzi-tsua izan zen.
Antzeko egoerak bizi izan dituztenen erakundeetako kideekin harremanetan jarri eta hauek eskainitako laguntza ere oso garrantzitsua da. Baita an-tzeko egoeran egon diren beste herrietako gazteen senideekin harremana izatea ere. Oro har, jendeak kalean adierazitako maitasuna izugarria da.
Zalantzarik gabe, mugimendu honek, gizartean kontzien-tzia sortzeko balio duen heinean, askorako balio du. yy