Plenoa bilduko da gaur, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan, eta bertan 20 punturi buruz ariko dira. Puntu asko izango dituzte hizketagai: hiri hondakinak kudeatzeko ordenantza, hiri hondakinak zuzenean Hernanik kudeatzeko enpresa sortzea, Udal Kirol Patronatua erakunde autonomoa desegiteko espedientea, Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala Galarreta eta Sorgintxuloko toki batzuena, II. Berdintasun Plana, martxoaren 8ko adierazpena, arrazakeria eta xenofobiari buruzko mozioa, eta abar luze bat...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!