Joaquim Ferrer: «Vilassar de Mar-en zaborraren esklabu bihurtu ginen ia»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 23a, 01:00

Atzo Hernanin izan ziren Vilassar de Mar-eko Alkatea, ingurumen zinegotzia eta hirigintza zinegotzia. Vilassar de Mar herrian Atez Atekoa egiten zuten 2008ra arte.

Vilassar de Mar-eko Alkatea, Joaquim Ferrer, eta bi zinegotzi izan ziren atzo Hernanin, eta Atez Ate­koari buruz hitz egin zuten, pren­tsarentzat. Vilassar de Mar Kata­lui­niako herria da, eta 2008ra arte Atez Ateko sistema zerabilkiten zaborrak kudeatzeko. 2008an CIUk irabazi zituen hauteskundeak, eta sistema aldatu egin zuten. Gaur egun bost kontenedore dituzte, eta Alkatearen esanetan, «momentuz, askoz sistema egokiagoa dela uste dugu, bai ekonomikoki eta sozialki». Joaquim Ferrer (Alkatea), Joan Ro­ca (ingurugiro zinegotzia) eta De­si­derio Camino (hirigintza zinegotzia) etorri ziren atzo Hernanira, Ha­mai­kabat taldeak gonbidatuta, eta Usur­bilera egin duten bisita aprobetxatuta. Ferrer-en iritziz, Vilassar de Mar herrian bi arazo pilatu ziren Atez Atekoa martxan jarri zenetik: batetik ekonomikoa eta bestetik soziala. «Ekonomikoki ia eraman ezina bihurtu zen; 11 langile aurreikusita zeuden, eta momentu batzuetan 64 langile behar izan ziren. Azkenean, Udalak kontratatua zeukan enpresak pleitoa sartu zion Udalari, 2.000.000 eurokoa». «Sozialki berriz, ia zaborraren es­­klabu bihurtu ginen. Zaborra pi­la­tuta kalean eta etxean, norbaitek ireki egiten dizu zaborra, zer bota duzun kontrolatzeko. Jendeak on­do­ko herrietara eramaten zuen zaborra». Erraustegiari buruz galdetuta, Ferrer-ek garbi dauka, erraustegia behar beharrezkoa dela gaur egun. Vilassar de Marren %53 birziklatzera iritsi omen ziren Atez Ate­koa­rekin, eta gaur egun dituzten 5 kontenedoreekin %45-48ra iristen omen dira. «Modu batera edo bestera, erraustegia beharrezkoa da. Egia da Atez Atekoarekin jendeak bereizten ikasi zuela, eta guk hori aprobetxatu dugula, baina lehen ondoko herrietara eramaten ziren 500.000 kilo zabor orain herrian botatzen direla ere bai». Ferrer-en ustez, pentsatu behar da zein bizitza kalitate eta herri modu nahi dugun. Vilassar de Mar-en horrek pisu haundia izan omen zuen, Udala eskuz aldatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!