Hernanik 13-3 irabazi zuen atzo Oviedoren aurka. Batez ere, aurreko jokoa izan zen nagusi eta bi aurrelariak parekatuta ibili ziren. Atzean, berriz, Hernanik dominatu zuen, baina epaileak ez zuen askorik lagundu, jokua gehiegitan moztu baitzuen. Hernanik atzoko garaipenarekin lider jarraitzen du ligan, baina datorren partidua irabazi beharra dauka postua mantentzeko; izan ere, Bartzelonak (bigarren sailkatuak), irabazi egin zuen atzo eta lau puntutara dauka.
Horrez gain, aipatzekoa da infantilek eta kadeteek lortutako emaitza onak. Bi taldeak Euskal Ligako semifinaletako joaneko partidua jokatu zuten atzo eta biek irabazi egin zuten. Itzuliko partidua etxean jokatuko dute eta finalera pasatzeko aukerak ikusten dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!